XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina soziologiak agian erakuts litzake arte kreatzailearen kondizionamendu sikologikoak eta soziologikoak, eta bereziki interesgarri izango litzake hori.
Esaterako, nolatan Mozart hiru urterekin kreatzaile bizkorra zen; Haydn laurekin; Mendedlssohn bostekin; Raffael zortzirekin; Giotto ta Van Dyck hamarrekin; Schubert, Haendel eta Weber hamabirekin, etc.
Arte kreatzailea kondizionaturik bait dago, seaskatik hil-kutxara arte.
Ch. Lalok uste duenez, artearen esplikazio sikologikoak soziologian oinarritu beharko du.
Nolanahi ere, soziologiak eta sikologiak elkarrekin eskuz-esku ibili beharko dute (eta, beraz, konprenitzen dira Hauseren zalantzak).
Nolanahi ere, Gabriel Aresti inguratzen duten kondizionamendu soziologikoek bakarrik, adibidez, ez dute Arestiren poesia aski esplikatzen: Arestiren poesia ez bait dute kondizio horiek egin, eta bai Arestik berak, eta Arestik bakarrik, Arestiren moduko baldintzetan bizi den jende asko egon arren.